XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fusioaren abiadurak erregai guztia bukatu arte berdin jarraituko duela pentsatzea arriskutsua da.

Helio-kantitate desberdinak egoteak abiaduran eragina izan dezake eta akaso, baita erreakzioaren izaeran ere.

1930.eko hamarkadaren hasieran, Eguzkiaren bizia 100 eoikoa dela azal zezakeen eskema onargarri bat plantea zitekeen.

Eguzki-sistemak iragan itzela zuen eta are eta etorkizun luzeagoa izango zuen.

Eguzkiaren energi hornikuntzak jatorria hidrogenoaren heliorako fusioan zuela esatea, ez zen aski.

Eguzkian dauden baldintzak hidrogenoaren fusioa gerta dadin egokiak diren ikusi behar zen.

Lurraren ozeanoetan hidrogenozko erreseba itzela dago, baina gure planetan ez da hidrogenoaren fusiorik gertatzen.

Hor gertatuko balitz, gure Lurra lehertu eta lurrindu egingo litzateke eta oso izar txiki eta iraupen laburreko bihurtuko litzateke.

Fusioa modu kontrolatuan egiterik izango balitz, gizakiak bere energi eskaria betetzeko erabil lezake milioika urtetan.

Hala eta guztiz ere Lurrean dauden baldintzek ez dute hidrogenoaren fusio kontrolatua posible egiten eta zientzilariek ezin dituzte oraingoz fusioa posible egiten duten baldintzak sortu.

Orain arte hidrogenoaren fusio kontrolatugabean izan dute arrakasta, 1950.eko hamarkadako hidrogeno-bonban alegia.

Zer esan dezakegu Eguzkiko baldintzei buruz?.

Eguzkiaren gainazala da guk ikus dezakegun zati bakarra eta hau bero dago dudarik gabe.

Baina zein neurritan? Erradiaziora joko dugu berriro.

Nahiz eta gorputz bat, giza gorputza esaterako, nahikoa hotz egon, energia igortzen ari da etengabe.

Gorputzaren beroa distantzia motzera iger daiteke.

Baina erradiazio hau infragorri luzean gertatzen denez (oso uhin-luzera handikoa izanik hain zuzen) ezin dute gure begiek detektatu.

Edozein objektu, burdinazko xafla bat adibidez, berotzen bada, igortzen duen erradiazioa gero eta oparoagoa da eta uhin-luzera gero eta motzago bihurtzen da.

Erradiazio infragorria detektatzen duen argazki-pelikulak, burdin xafla beroaren argazkia har dezake gela ilun batean (...).